XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

1432 garren urtean Ayala`ko sendiaren eskuetara etortzen da.

1542 garren urtean Gaizteiz`ko gaxotegiak eskuratzen du.

Geroztik 1836 garren urtea arte kapellauak San Millan`go lekaiden begipean bizi dira.

Azkeneko urte ortan, lekaideak Estibaliz uzten dutela, eliza baserri batean biurtzen dute.

1921 garren urtean, Gazteiz`ko eliz barrutiak eskuratzen du ta 1923 garrenean Silos`ko benediktarrak datoz bizitzera.

Auek etxea uzten dutela, 1963 garren urtean, Lazkano`ko benediktar euskaldunak datozte, oraindik bertan daudenak.

Aurten, 1973 garrena, Amabirjiñaren irudiaren koronazio 50 urte betetzea ospatzen dute.

Emengo elizak ba dauka bere garrantzia.

Toki oneri bere izen aundia Amabirjiñak eman dio.

Emen Doña Maria ospatzen da, etxeak Amabirjiñaren izena darama ta irudi zarra guztiz ederra amaikagarren gizaldikoa erriak asko maite izan du.

Araba`ko errialdeak Arriaga`ko alkartean biltzen zirala amalaugarren gizaldia arte erabaki nagusiak artzeko, Amabirjiñaren irudi au eramaten zuten.

Bere aurrean biltzen ziran Araba`ko agintariak.

Alfonso XI garrenak, bere aurrean Araba`ko fueroak ontzaz eman zituan.

Urtean bein Jainkoaren auziak, jauntxoen eztabaidak konpontzera Estibaliz`era biltzen ziran.

Gaiñera diote, maiatzaren lenengo egunean zazpi probintzietako euskaldunak emen biltzen ziralata Zeruko Amari zuzi aundi bat eskeintzen.

Gaur berriz, Estibaliz`ek, sinismena aldetik, bere garrantzia dauka.

Sendiak Amabirjiñaren babesean maiz biltzea atsegin dute.

Beste batzuek igande goizetan oñez datoz emengo argiaren billa.

Besteak anima berritzera urbiltzen dira.